XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡Ara! seaska nerea! urrean dago! ori oztu dan baño lenago, aitu da, nere kemena, oso.

Zer bizi laburra degun... ¡o!.

Arri koshkor bat

Arrats-aldean, esherita egoten giñanian nere ¡Aita! ta ni, Tolosa'ko zumardi-aundi, maite ederrian, arturik lurretikan nere eskuetan arritxo txiki borobil, txuri pollit bat, esan niyon onela nere ¡Aitari!, arritxuari beidaturikan: Goiko Jaunaren egintzak, emen gellditzen dira, gizonak egin ditun gauza guztiak, denborakin aztu, austu ta galtzen dira.

Joaten giñanian ikastetxera, gure ikaslariak esaten zuten: Atenas eta Erromako gizonak zirala mundu guztiko jabeak.

Erakusten zituzten alderdi ayetako kondairak, gudatar buruztaya zutenan izenak, ayen aunditasunak, arrokeriak, goitinayak, eta aberastasunak.

¡Ai! ayek guzti-guztiak, bukatu, ill, austu ta aztu ziran, bañan ¡zu! arritxo, txiki, borobil, txuri, pollit maitea, denbora ayek baña lenago jayotakoa, emen zaude, orduban bezin txuri, pollit ta gogorra, nere eskuetan, gure Tolosa'ko zumardi ederrean, nere gaztetasuneko jostaketako toki alai ontan.